Zain eta zain nago
zuk agindu bezala
euskaldunak euskaldun
izango gerala
ote den ote garen
edo ta zerala
euskaldunak euskaldun
izango gerala
Denboraren hegalak
emeki doazi
etxean gaude baina
arrotzak nagusi
euskaldun izan arren
erderaz naiz bizi
etxean gaude baina
arrotzak nagusi
Pakean dago lurra
pakean zerua
ta erdian txantxaren
helikoterua
non dago nortasuna
non dugu burua
ta erdian txantxaren
helikoterua.