Do you want to get language learning tips and resources every week or two? Join our mailing list to receive new ways to improve your language learning in your inbox!
Join the list
64
Words
/
0 Comments
[ Show Text ]
|
Nire izena Eduardo da. Kirolak gustatzen zaizkit. Nire kirol gogokoenak futbola eta igeriketa dira. Nire jatorrizko hizkuntza gaztelania da. Ingeles aurreratua ere hitz egiten dut. Testu hau euskaraz idatzi dudan arren, ez dakit ezer euskarari buruz . Ez du axolarik, baina. Testu hau google itzultzailearen bidez itzulita dago. Testua pertsona bati eman nion, pertsona horrek irakurri egin zuen eta nik entzun egin nion. Orain errepikatzen ari naiz. Zentzurik badu? Lagundu hobetzen.
121
Words
/
1 Comments
[ Show Text ]
|
IRAKURGAIA
Bi gazte hauek Koro eta Iker dira. Langileak dira: Koro marrazkilaria da eta Iker mekanikaria. Parisa joan dira. Bidea luzea izan da, baina orain Parisen dira.
Hura Eiffel dorrea da. Eiffel dorrea oso luzea da. Paris hiri handi eta ederra da.
Parisen gara azkenean! - esan du Ikerrek.
Bi neska dabiltza kalean eta euskaraz ari dira.
Neska horiek euskaldunak dira – esan du mutilak.
Ez da egia izango! – esan du Korok.
Kaixo, neskak! Euskaldunak al zarete? – galdetu du Ikerrek.
Euskaldunak dira, bai. Bat bilbotarra eta bestea getxotarra. Koro eta Iker, berriz, donostiarrak dira. Bi bizkaitarrak dira, beraz, eta beste biak gipuzkoarrak.
Zorte handia izan da: Parisa joan eta euskaldunak ikusi. Benetan txikia da mundua!
Elkarrekin afalduko dute gaur.
9
Words
/
0 Comments
[ Show Text ]
|
We hope, we dream, we love. We are human.
Guk espero degu, guk amesten degu, guk maite degu. Gizakiak gera.
2-Itxaropena daukagu, ametsak dauzkagu, maitasuna daukagu. Gizakiak gera
This one is a quite free translation. I wrote 'we have hope, we have dreams, we have love'. It seems more natural to me, but I'm not a basque language erudite... I just speak it.
I hope that can help you!
We hope, we dream, we love. We are human.
Itxaropena daukagu, ametsak dauzkagu, maitasuna daukagu. Gizakiak gera
This one is a quite free translation. I wrote 'we have hope, we have dreams, we have love'. It seems more natural to me, but I'm not a basque language erudite... I just speak it.
332
Words
/
0 Comments
[ Show Text ]
|
BASERRIA
Baserria landan bakarturik aurki dezakegun etxea da, nekazaritzarako edo abeltzaintzarako lur-sail ez oso handiak dituena, eta basoen ustiapenaz ere arduratzen dena. Baserriak bere inguruan ditu baratzeak, soroak, eta baita belardiak ere. Basoak etxetik urrun egoten dira normalean.
Baserriek itxura ezberdina izan dezakete, baina badituzte ezaugarri komunak: oinplanoa angeluzuzena izaten da, eta ez dute patiorik izaten. Teilatuak bi isurialde ditu, eta aurrealdean teilatu-hegal zabala. Beheko solairua harrizkoa izaten da normalean, eta goiko solairuan zura eta adreilua erabiltzen da. Baserrian bertan gordetzen dira askotan abereak, lanabesak eta uztak.
Badira Euskal Herriaren historian, baserriaren garapena erakusten duten zenbait aldi. Lehenengoan, XIII. mendera artekoan, basogintza eta abeltzaintza ziren nagusi. Nekazaritza hurrengo mendeetan indartuz joan zen. Erdi Aroan, baserritarra maizterra zen, hau da, baserria errentan hartzen zuen. Baserritarrak uztaren zati bat eman behar izaten zion jabeari. Honela, baserritarrak bizitzeko behar zuena lortzen zuen baserritik, eta jabeak errenta ona. XV. mende inguruan errenta zerealetan ordaintzen zen.
Bigarren aldian, XVI. mende inguruan, nekazaritza sendotu zen, garia, garagarra, artatxikia, gaztainak eta sagarrak oinarrizko produktuak zirelarik. Abeltzaintza bigarren mailako jarduera zen, eta mendi-mendian zeuden baserrietan jarduten zuten lan horretan bereziki.
Hirugarren aldian aldaketa nabarmen bat gertatu zen, izan ere, Bizkaia eta Gipuzkoan artoa ereiten hasi ziren, garagar, olo eta artatxikiaren ordez. Beraz, lehen behi eta zaldientzat erabiltzen ziren belardietan artoa ereiten hasi ziren, eta ondorioz, oilo eta untxiak bezalako abereak nagusitu ziren. Bestalde, patata XIX. mendean hasi ziren ereiten.
XIX. mendetik aurrera erabat aldatu zen baserria, Bizkaia eta Gipuzkoako industrializazioaren eraginez. Batetik, baserritarrak industrian lan egiten hasi zirelako, eta bestetik, populazioaren gorakada zela eta, baserriko ekoizpena ez zen nahikoa. Gainera, garraioen garapenarekin, zerealak kanpotik ekartzen hasi ziren, eta honek baserrietako ekoizpenaren beherakada ekarri zuen. Kaletarrek zituzten elikagai-beharrak zirela eta, baserritarrak, garai batean eurentzat ekoiztutako produktuak merkaturatzen hasi ziren.
Egoera hau Gipuzkoan eta Bizkaian gertatu da batez ere. Araban eta Nafarroan, berriz, egoera ezberdina izan da. Lurralde hauetan baserriaren egitura eta antolamendua ezberdina da, eta gainera, oraindik zenbaitentzat oinarrizko jarduera. Iparraldean, berriz, abeltzaintza izan da nagusi, eta nekazaritza etxeko beharrak asetzera mugatu da.
219
Words
/
0 Comments
[ Show Text ]
|
BALDINTZA LEHEN NOR - NORK
Nik gozokiak lapurtu izan banitu, saltzaileak harrapatuko nindukeen.
Nik kotxea hartu banu, nik zuek Donostiara eramango zintuzketedan.
Aitak hi zigortu izan bahindu, ez hukeen jasango.
Hi etxera joan eta berokia hartu bahu, ez hukeen hotzik izango.
Mutil hark neska-laguna utzi izan balu, nik pozik hartuko nukeen.
Guk zu gorantz altxatu bazintugu, zuk gustura barre egingo zenukeen.
Zuek lan hori egin izan bazenute, irakasleen oniritzia jasoko zenuketen.
Hark ni etxera motoz eraman banindu, nik hura etxera gonbidatuko nukeen.
Lagunek ni festara gonbidatu izan banindute, nik eskertuko nukeen.
Amaiak ni hondartzara eraman banindu, nik bera afaltzera gonbidatuko nukeen.
Hik musika maite izan bahu, oparituko ninakeen bai, disko politik.
Etxera eraman (izan) baninduzu, hurrengo egunean afaltzera gonbidatuko zintuzkedan
Zuek ni errespetatu baninduzue, neuk ere ez zintuzketedan zuek irainduko.
Zuk gu etxera gonbidatu bagintuzu, guk ere gonbidatuko zintuzkegun.
Nik zu klasetik bota izan bazintut, ez nindukezun berriz ere sartzen utziko. (?)
Zuek gu etxeraino lagundu izan bagintuzue , etxean hartuko zintuzketegun.
Kazetariek berri hori barreiatu izan balute, poliziek atxilotuko zituzketen.
Hark ni jende-artean aurkitu ez banindu, neronek topatuko nukeen .
Lagun guztiek zuek baztertu bazintuztete, zuek onartuko al zenuketen ?
Irakasleek ikasleak mespretxatu (izan) balituzte, ikasleek beste horrenbeste egingo zuketen.
Hik ni kalean ikusi izan baninduk (banindun) , agurtuko hindukedan.
Gu Bilbora autoz ekarri bagintuk, guk hi tabernara gonbidatuko hindukegun.
To make a new Audio Request or Script Request, click on Make a Request at the top of the page.
To record or transcribe for users learning your language, click on Help Others at the top of the page.
Recording and transcribing for other users will earn you credits and also move your own Requests ahead in the queue. This will help you get your requests recorded and/or transcribed faster.