Psst...

Do you want to get language learning tips and resources every week or two? Join our mailing list to receive new ways to improve your language learning in your inbox!

Join the list

Basque Audio Request

aingeruaingerurena
201 Words / 0 Recordings / 0 Comments

26. Konparaketak – Ariketak
1.
Ba ote da geure burua adiskide minez inguraturik ikustea bezain gauza ederrik?
Maita nazazu bada, nik zaitudan hainbat.
Mirenek izugarrizko aztal lodiak ditu eta izterrak areagoak.
Gauza horiek ahazteko, edari pixka bat adinakorik ez da.
Zu zara munduan maiteena zaitudana; zu zara maiteena izatea merezi duzuna.
Pozarik handienetatik tristurarik larrieneraino iragan nintzen.
Nahi adina jolas egin dun nirekin: hi nire katu, ni hire sagu.
Malentxo zen bezain lirain eta eder gutxi izaten dira.
Neskatxa gaixoa inoizko lodiena egin zen.
Beharren dudana berehalaxe erostea nahiagoko nuke.
Euskara zenbat eta gehiago sakondu, hainbat eta ederrago aurkitzen dugu.
Ez da izurririk, ez eta ere pozoirik, alferkeriak bezainbat kalte egiten duenik.
2.
Nire senarra uste nuen baino aberatsagoa da.
Emakume gehienek badakite beren senarrek baino askoz gehiago.
Maiteago dugu lagunartea basamortuko bakartasuna baino.
Nor da inoiz ezagutu duzun andrerik politena?
Ba al da Karmen egiazki bere aitak esaten duen bezain polita?
Bakana baino bakanagoa da hitz hori.
Han beti euskaraz hitz egiten zen, gaur baino askoz gehiago.
Zuk jatetxerik merkeenean platerik garestiena eskatzen duzu, nik, berriz, garestienean merkeena.
Ahalik gutxiena erosi behar dugu.
Goizegi zen inor ikustera joateko.
Nontsu utzi dituzue zuen sorginak?
Non aurki nezake zuek baino ikasle hoberik?

Recordings

No Recordings yet

Comments