Psst...

Do you want to get language learning tips and resources every week or two? Join our mailing list to receive new ways to improve your language learning in your inbox!

Join the list

Basque Audio Request

aingeruaingerurena
163 Words / 0 Recordings / 0 Comments

Fitxa Kulturala - Historia: Erromatarrak eta Bisigodoak Euskal Herrian
Kristo aurreko 196. urtean erromatarrak Euskal Herriko lurretara iritsi ziren. Erromatarrek eta euskal tribuek etsai beren aurka borrokatzen zutenez, harreman ona izan zuten. Euskaldunak eta erromatarrak bakean bizi izan ziren. Bi herrien arteko erlazioa oso ona zen, eta erromatarrek britoien aurka izandako gudetan, euskaldunek erromatar legioan erroldatu ziren.
Erromatarrek konkistatzen zituzten zeltiar lurrak euskal tribuek jendeztatzen zituzten. Honek euskararen familiako hizkuntzen hegoalderanzko hedakuntza ekarri zuen.
Erromatar Inperioaren gainbeherarekin batera, herri germaniarren gorakada etorri zen. Bisigodoek kristo ondoko 481. urtean Iruñea okupatu zuten. Euskal tribu ezberdinen eta bisigodoen arteko harremana ez zen ona izan, eta etengabe borrokatu zuten.
Garai honetan, Nafarroako mendialdean eta Katalunia arte, oraindik izaera primitiboa eta egitura tribala mantentzen zituzten baskoiak aurkitzen ditugu. Nafarroa erdialdean, aldiz, erdi-erromatartutako biztanleria baskoia bizi zen. Hauek oraindik euskal hizkuntza eta ohiturak mantentzen zituzten, nahiz eta zenbait instituzio erromatarrek iraun. Azkenik, Ebro harana hizkuntza eta ohitura baskoiak galtzen joan zen biztanleriak okupatzen zuen, non kristautasuna ezarri zen.

Recordings

No Recordings yet

Comments