-Zer, beste zerbezatxo bat hartuko al (deu)dugu?
- Ezin dut, azterketa daukat.
- Zer azterketa?
- Euskarakoa!
- Zer, EGA?
- Ez, hori atera nuen!Zailagoa!
- Laugarren perfila?
- Ez! Zailagoa oraindik!
- Joe! Euskaraz ulertzeko gaitasunekoa?
- Ez, ez, zailena: BEGA. Biraoka Eztabaidatzeko Gaitasun Agiria.
- Senarrarekin euskaraz eztabaidatzeko.
- Emaztearekin!
- Beno ba! Zorte on,hi!
- Eskerrik asko!
- Agur!
- Barkatu baina, zu nor zara?
- Nor naizen ni? Jesus Arozena!Horrela zoroarena egiten jarraitzen baduk barrabilak puztuko dizkiana!
- Nola?
- Puztu beharko dizkiat ba, babokia!
- Baina puztu, zer?
- Egon hadi isilik eta entzun, belarri handia!Niri berriz holako aldrebeskeriarik egiten badidak, gosaltzeko txakur-kakarekin egin beharko dituk kafesne-zopak!
- Oker zaude! Nik ez daukat zer ikusirik...
- Oker! Oker ipurtzuloa jarriko diat kaka barruak egiteko! Horrela usain hobea edukiko duk eta, buru handi kakatia!
- Nahikoa da!
- Ez, ez,ez! Ez da nahikoa eta niri ez jarri horrelako aitzakiarik berriz, e! Kakajale, nazkagarri, oki-buztan, segapoto, buru-handi, potroximel txoroa!
- Andoni! Andoni, parkatu. Jesus Arozena ez da BEGAko azterketara azaldu. Zerbait badakizu?
- Nola ezetz? Ni naiz Jesus Arozena.
- Eta hau harrera gela! Eta Biraoka Eztabaidatzeko Gaitasun Agiria ondoko gelan egiten da!
- ¡No jodas!
- ¿No jodas? Hasiera bikaina, motel!¡Suspenso!