A little slowly, please.
Italiako historia oso aberatsa da, bereziki Mendebaldeko zibilizazioan eragin garrantzitsuena izan duten kulturek bertan izan zutelako sorleku eta gunea. Besteak
Antzinako Erroma
Erroma hiriaren inguruan sortu zen zibilizazioa izan zen. 12 mendetan zehar, zibilizazioak hiru sistema politiko izan zituen: monarkia, oligarkian oinarritutako errepublika eta, azkena, inperioa. Mediterraneo Itsasoko ingurua menderatu zuen armada eta asimilazio kulturalaren bidez. Hala ere, hainbat kausa zela eta, zibilizazioak gainbehera jasan behar izan zuen, eta, azkenean, mendebaldeko erdia behintzat, V. mendean desagertu zen. Ekialdeko erdia, Bizantziar Inperioa bilakatu zen, Konstantinopolishiriburua zuela.
Antzinako Greziarekin batera, Erromako zibilizazioak "Antzinate Klasikoa" osatzen du, egungo mendebaldeko zibilizazioaren oinarri garrantzitsu bat. Izan ere, Erromak legea, gerra, artea, literatura, arkitektura eta gramatika (besteak beste) izugarri garatu zituen.
Erdi Aroa eta Pizkundea
Erdi Aroan ere garrantzitsua izan zen, Eliza Katolikoaren gunea zelako. Erakunde horren boterea izugarria izan zen, XIX. mendera arte Italiako penintsularen erdialde osoa Aita Santuen boterearen menpe egon baitzen. 1088an Bolognako Unibertsitateasortu zuten, herrialde eta Europa osoko zaharrena.
Pizkunde eta Aro Modernoan zehar, Italiako gainerako lurraldeak hiri-estatuetan banatuta zeuden.
Italiaren Batasuna
Italiako nazionalismoak gogor borrokatu zuen urteetan zehar Italiaren batasuna lortzeko. 1861eko martxoaren 17an Italiako Batasuna aldarrikatu zuten. 1870ean Erroman sartu ziren, eta Elizaren Estatuak deuseztatu ziren.