Psst...

Do you want to get language learning tips and resources every week or two? Join our mailing list to receive new ways to improve your language learning in your inbox!

Join the list

Basque Audio Request

aingeruaingerurena
121 Words / 1 Recordings / 0 Comments

Fitxa Kulturala - Historia: Baskoiak, euskal triburik garrantzitsuena
Euskaldunen historia duela milaka urte hasi zen, gaur egun Nafarroa bezala ezagutzen dugun lurraldean. Bertan, Nafarroako lurretan, Baskoiak bizi ziren. Baskoiak euskal triburik garrantzitsuena ziren.
Antropologia ikerketen arabera, Baskoiak eta gainontzeko euskal tribuak mendebaldeko Piriniotako gizataldearen zati ziren. Gizatalde hau Cromagnon gizakiak Piriniotako lurretan izandako eboluziotik sortutako multzo kaukasiarraren azpitalde bat litzateke. Mendebaldeko piriniotako gizataldea duela 13.000 urtetik gora Pirinioen alde batera eta bestera hedatu zen, eta euren hizkuntza protoeuskara zen.
Baskoien aurretik Barskunak bizi ziren Nafarroako lurraldeetan. Bi tribu bereizten ziren: mendialdekoak eta ordokietakoak. Azken hauek zeltiberiar eragin handiagoa zuten. Mendialdeko barskunek ordokietakoak menderatu zituzten. Mestizaje honen ondorio dira baskoiak. Baskoiek euren hizkuntza, aintzinako euskara, hedatu egin zuten Piriniotako eta kantabriar lurretan.

Recordings

  • Fitxa Kulturala - Historia: Baskoiak, euskal triburik garrantzitsuena ( recorded by rmari ), North of Spain

    Download Unlock

Comments