1. Dena gaindituta, kanpinera joan gintezke kuadrilako guztiok.
2. Hire aitaren modura, hi ere abokatu izan hinteke.
3. Zu ikasturte amaierako bidaiara joan zintezke.
4. Haiek gurekin haserre litezke haien esanetara egon ezean.
5. Ikasle berri hori guk uste baino atseginagoa gerta liteke.
6. Otorduetan behar bezala jan ezean, ni gizendu egin ninteke.
7. Ni neguan eskiatzera joan ninteke aurretik dena gaindituz gero.
8. Hi gustura egon hinteke eskolarteko kiroletan egindako lagun tadearekin.
9. Ikasle langile hori pozik egon liteke notetan lortutako emaitzekin.
10. Gu festa ondorengo biharamunean ajearekin egon gintezke gauean kontrolatu ezean.
11. Nekazari kaltetu horiek has al litezke lurra lantzen?
12. Zuek etor al zintezkete hiruhileko honetako Funtzionamendu Batzordeko bilkurara?