Psst...

Do you want to get language learning tips and resources every week or two? Join our mailing list to receive new ways to improve your language learning in your inbox!

Join the list

Basque Recordings

aingeruaingerurena
109 Words / 0 Comments
[ Show Text ]

Recordings

  • SUBJUNTIBOA: LEHEN (NOR) ( recorded by rmari ), North of Spain

    Download Unlock
    Corrected Text
    more↓

    SUBJUNTIBOA: LEHEN (NOR)
    1. Zuek hona etor zintezten eskatu nien gurasoei.
    2. Patrizio fraide sar zedin bere amak sotana erosi zion.
    3. Hi Santa Lupita ospitalera sar hendin ahalegin guztiak egin genituen.
    4. Zu nirekin joan zintezen gomendatu zidan Iñakik.
    5. Gu guztiok joan gintezen eskatu zidan Luismak.
    6. Bartzelonako lagunak etor zitezen zainzuri tortila prestatu genuen.
    7. Bertako jendea hil ez zedin oxinez eginiko sendagaiak eraman genituen.
    8. Lorena eskolara itzul zedin nahi zuten.
    9. Calahorrako jendea pozik bizi zedin udaletxeak udalekuak antolatu zituen.
    10. Zu Madrilera joan zintezen eskatu ziguten.
    11. Gu ingelesez mintza gintezen Ingalaterrara joan ginen.
    12. Zuek tabernan sar zintezten baimena eman zizuen atezainak.

aingeruaingerurena
116 Words / 0 Comments
[ Show Text ]

Recordings

  • SUBJUNTIBOA: ORAIN (NOR-NORI-NORK) ( recorded by rmari ), North of Spain

    Download Unlock
aingeruaingerurena
285 Words / 0 Comments
[ Show Text ]

Recordings

aingeruaingerurena
338 Words / 0 Comments
[ Show Text ]

Recordings

  • Euskal Mitologia (II) ( recorded by rmari ), North of Spain

    Download Unlock
    Corrected Text
    more↓

    Euskal Mitologia (II)
    Jakin badakigu euskal mitologia pertsonaia ugariz eta interesgarriz osatzen dela. Aurreko irakurgai batean Mariz, Majuz, Atarrabiz eta Mikelatsez, Etsaiz, Zezengorriz eta Sorginez irakurri ahal izan zenuen. Oraingoan, Basajaun, Jentilak, Galtzagorriak, Lamiak, Tartalo, Olentzero eta Akerbeltz nor diren jakingo duzu. Irakur itzazu hurrengo lerroak.
    Basajaun oso gizon indartsua da, eta oso altua. Bizarra dauka eta ile oso luzea. Hain da luzea bere ilea, non ia gorputz osoa estaltzen dion. Basajaun basoan bizi da, eta bere izenak adierazten duen bezala, basoko jauna da. Abereak babesten ditu pertsonaia honek. Basajaun inguruan badabil, ardiak lasai egoten dira, eraso egin nahi dieten otsoei aurre egiten baitie. Nekazaritza ongi ezagutzen du Basajaunek, gizakiak baino hobeto. Nekazaritzaren inguruko gauza asko irakatsi dio Basajaunek gizakiari.
    Tartalo ere izaki handia da, baina gaiztoa. Begi bakarra du. Haitzuloetan bizi da, eta gizakiak harrapatzen saiatzen da. Norbait harrapatuz gero, bere haitzulora eraman eta jan egiten du.
    Akerbeltz aldiz, lur barruan bizi den izaki ahaltsua da. Hainbat animalia izaten du bere babespean. Animalia hauek era guztietako oker eta gaitzetatik babesten ditu. Baserrietan, bertako animaliak zain ditzan, aker bat hazten da Akerbeltzen omenez. Ekaitzak ere sor ditzake Akerbeltzek.
    Jentilak mendian bizi ziren gizon handi eta basatiak dira. Oso indartsuak ziren, eta harri handi eta astunak alde batetik bestera eramateko gai ziren. Gaur egun monumentu megalitiko bezala ezagutzen ditugun oroitarriak jentilek eginak dira. Olentzero ere jentila da, Jesusen jaiotzaren berri emateko menditik jeitsi zena.
    Galtzagorriak, aldiz, izaki txiki-txikiak dira. Hain dira txikiak, non orratz-ontzietan bizi diren. Gizakiei euren lanetan laguntzen diete. Irrikaz egoten dira euren jabeek noiz deituko, eta beti prest egoten dira euren nagusien aginduak betetzeko.
    Lamiak erreka zuloetan edo itsasoan bizi diren emakume ederrak dira. Erreka zuloetan bizi diren lamiek oiloen hankak izaten dituzte. Itsasoan bizi direnek, aldiz, gerritik gora emakumeak badira ere, gerritik behera arrain itxura dute. Ile luzea izaten dute lamiek, eta urrezko orraziz orrazten dute euren adatsa. Ortzadarrean ere lamia bat bizi da. Ortzadarra lamiaren ilean eguzkiaren izpiak islatuz sortzen da. Lamiak emakume zintzoak dira, eta opari bat ematen dietenei euren lanetan laguntzen diete.

aingeruaingerurena
256 Words / 0 Comments
[ Show Text ]

Recordings

aingeruaingerurena
93 Words / 0 Comments
[ Show Text ]

Recordings

  • KAUSAZKO ESALDIAK ( recorded by rmari ), North of Spain

    Download Unlock
    Corrected Text
    more↓

    KAUSAZKO ESALDIAK
    Erauntsia zela eta, eskoletara joateko agindua eman zuten.
    Zer dela eta ez zara lehen klasera etorri?
    Berak bakarrik egingo zuela eta, lasai alde egiteko esan zigun.
    Lan asko dagoela eta, laguntza eske deitu digu.
    Irakasleen egutegia dela kausa, makina bat txorakeria entzun behar dugu.
    Ikasleen parte hartzea dela medio, iskanbilak sortu dira eskolan.
    Lana dela bide, makina bat istripu izan ohi du.
    Ezin esan izan diot, hara heldu orduko, alde egin baitu.
    Haserretu egin nintzen berarekin, ez baitago hura ulertuko duenik.
    Ez saiatu laguntzen, ze ez du merezi.

aingeruaingerurena
62 Words / 0 Comments
[ Show Text ]

Recordings

  • BALDINTZAKO BESTE ZENBAIT ESAPIDE ( recorded by rmari ), North of Spain

    Download Unlock
aingeruaingerurena
37 Words / 0 Comments
[ Show Text ]

Recordings

aingeruaingerurena
69 Words / 0 Comments
[ Show Text ]

Recordings

aingeruaingerurena
79 Words / 0 Comments
[ Show Text ]

Recordings

Overview

To make a new Audio Request or Script Request, click on Make a Request at the top of the page.

To record or transcribe for users learning your language, click on Help Others at the top of the page.

Recording and transcribing for other users will earn you credits and also move your own Requests ahead in the queue. This will help you get your requests recorded and/or transcribed faster.