Psst...

Do you want to get language learning tips and resources every week or two? Join our mailing list to receive new ways to improve your language learning in your inbox!

Join the list

Basque Audio Request

felixanta
206 Words / 1 Recordings / 0 Comments

Erdi Aroan zehar, elkarren kontra zebiltzan lurralde-estatu txiki asko zeuden Europan, eta errege-erreginen boterea mugatuta zegoen, noblezia eta eliza beren lurretan jaun eta jabe zirelako, eta hiriek foruak (legeak) zituztelako.

XV. mendean, estatu horietako asko elkarri atxiki zitzaizkion, subiranoen arteko ezkontzen zein gerra eta konkisten bidez. Erresuma eta jaurerrien lurralde-integrazioari ekin zitzaion, eta, arian-arian, errege-erreginen mende geratu ziren. Horrelaxe sortu ziren monarkia autoritarioak, estatu modernoen iturburuak. Monarkia autoritarioetako errege-erreginek erabateko boterea zuten, alor guztietan. XVI. mendean, hiru monarkia handi nagusitu ziren: Espainiakoa, Frantziakoa eta Ingalaterrakoa.

Estatu modernoak sortu zirenean, errege-erreginek botere guztiak berenganatu zituzten, hainbat tresna erabiliz:

-Lurralde integrazioa: eskontza edo gerren bidez
-Burokrazia: beren aginduak lurralde osoan betearazteko.
-Diplomazia: gainerako estatuetara enbaxadoreak bidaltzeko.
-Armada: boteretsua, mertzenarioz (soldatapeko soldaduz) osatua.
-Ohiko zergak:Gorteek ez zituzten onartu behar.
-Gorte finkoaren sorrera: Erdi Aroan ibiltaria zen.

XVI. eta XVII. mendeetan, errege-erreginek eginahalak egin zituzten botere guztiak berenganatzeko eta monarkia absolutuak ezartzeko. Horretarako, zentralizazioa indartzeaz eta monarkiaren eta herritarren arteko bitartekaritzak urritzeaz gain, botere mugagabeak lortzen saiatu ziren. Ordenari eta segurtasunari askatasunari baino garrantzi handiagoa eman zieten. Monarkek, Jainkoak agintzeko eskubidea eman omen ziela eta, beren aginduak itsu-itsuan betetzera behartu zituzten herritarrak.

Dena den, botere-gehiegikeriak ondorioak izan zituen gerora, protesta-mugimenduen (adibidez, Frantziako Iraultzaren) ondorioz, monarken aginpidea gainbeheran erori baitzen.
(http://www.anakel.com/liburua/ikusi/gizartezientziak/2eso/5/3/2)

Recordings

Comments

Overview

You can use our built-in RhinoRecorder to record from within your browser, or you may also use the form to upload an audio file for this Audio Request.

Don't have audio recording software? We recommend Audacity. It's free and easy to use.