Psst...

Do you want to get language learning tips and resources every week or two? Join our mailing list to receive new ways to improve your language learning in your inbox!

Join the list

Basque Audio Request

felixanta
462 Words / 1 Recordings / 0 Comments

Bere gaitasunez eta lorpenez kontziente izateko, garrantzitsua da ongi egiten dituen gauzak aitortzea eta baloratzea, beti ere goraipamenetan erori gabe: “Gurasoon harrotasuna ez denez horren arabera aldatuko, berak hartu behar du kontzientzia ongi egin duenaz”. Emaitzari bakarrik ez erreparatzeko ohartarazi du Agirrek: “Askotan ahazten ditugu bidea bera edo egindako lorpentxoak eta jokabideak baloratzea. Goraipatzean, gu gurasook, haurrak egin duen zerbaitengatik nola sentitzen garen azpimarratzeko joera dugu. Are interesgarriagoa litzateke berarengan edo beste pertsonengan izan duen eragin positiboak azpimarratzea: hori egiten egon zaren bitartean jarrera lasaia edukitzeak egin beharrekoa arretaz burutzen lagundu dizu, edo Mireni zeregina nola egin azaldu zenion eta poz pozik dagoela dirudi…”

Eskolarekiko konfiantza eta ikuspegi kritikoa
Ebaluazioetan hasten dira arazoak eta horra mugatzen da begirada etxe askotan. Agirrek zera gomendatu digu: “Garrantzitsua da ebaluatzeko sistema ezberdinen inguruan gurasoek ikuspegi irekia edukitzea eta seme-alabei irekitasun hori transmititzea. Modu batean erlatibizatzea. Ebaluazio gehienek eredu bat hartzen dute, markatuta dagoena, eta ebaluatzen dutena da ea ikaslea eredu horretara hurbildu den edo ez. Seme-alabekin konpartitu daiteke zer den ebaluatzen dena, guk geuk badakigula nota horien irakurketa zabalagoa egiten”. Eta nola ez, gurasoak asko ikas dezake ebaluatuak izan direnei entzunda: “Gure seme-alabei eurek jaso duten nota horrekiko edo ebaluazioarekiko dituzten bizipenak entzutea garrantzitsua da. Eurek zer irakurketa egiten duten entzutea”. Gurasoek umeei entzunda beren irakurketa egiten dute, baina lehenik ikuspegi denak jaso behar direla ohartarazi du Arrietak: “Arriskua dago gurasoek beren irakurketa egiterakoan epaitzea edo zalantzan jartzea bai seme-alaba bera edo irakaslearen lana. Arrisku hori hartu aurretik, irakaslearen irakurketa jasotzea beharrezkoa da gure ikuspegia osatzeko”. Guraso eta irakasleen arteko errekonozimendua eta elkar-errespetua da oinarria: “Guraso moduan saihestu beharko genuke haurrarekin elkarrekintzan gaudenean irakasleen lana gutxiestea, ebaluazio eredu horren baliagarritasuna zalantzan jartzea. Horrek ez du esan nahi bat etorri behar dugunik, edo ezin dugunik ikuspegi ezberdinez hitz egin”. Ebaluazioaren gaineko gure ikuspegia zabaltzeko baliatu daitezke kurtso hasierako bilera eta urtean zeharreko guraso-tutore bilerak: haurrek landuko dituzten kontuak, egingo den ebaluazioa, izango dituzten etxerako lanen izaeraren berri izatea. Eta zalantzen aurrean, tutorearekin harremanetan jartzea.

Norberaren irudi positiboa eratzen lagundu
Autokontzeptua edo norberak bere buruaren gainean duen irudia urteen poderioz eraikitzen da, elkarrekintzan, norberarentzat esanguratsuak diren pertsonekin (familia, irakasleak, ikaskideak...). Auto-irudiak eragin nabaria du nortasunaren garapenean, ikaskuntza prozesuan eta norberaren eta besteekiko harremanetan. Autokontzeptu positiboari esker, ikasteko jarrera positiboagoa izaten da, autonomia, erabakiak hartu eta erantzukizunak onartzeko joera handiagoa (norberaren mugak argi izanik), frustrazioa onartzeko gaitasun garatuagoa, harreman positiboagoak eraikitzeko gaitasuna...

Agirrek ohartarazten du haurraren auto-irudiaren berri izateko baliatu dezakegula eskolari buruz kontatzen diguna, eta baita ebaluazio eta azterketen emaitzak ere: “Berak nola ‘irakurtzen ditu’ bere notak eta horren arabera bere buruaz zein irakurketa egiten du? Helburua zer esaten ari den eta nola sentitzen den ulertzea da. Epaitu gabe. Entzunaz”.

Hortik abiatuta lagundu ahalko dio gurasoak, bestelako mezuak eta erreferenteak eskainiz, bere auto-irudi hori modu positiboan eraikitzen.

Recordings

  • Nola indartu seme-alaben ikasketa prozesua - 2 ( recorded by rmari ), North of Spain

    Download Unlock

Comments