Psst...

Do you want to get language learning tips and resources every week or two? Join our mailing list to receive new ways to improve your language learning in your inbox!

Join the list

Basque Audio Request

aingeruaingerurena
285 Words / 1 Recordings / 0 Comments

Herri-kirolak
Euskal Herrian herri-kirolek tradizio luzea dute. Euskaldunek arbasoengandik oinordetzan hartu dituzten kirol hauek oraindik ere zale ugari biltzen dituzte. Zenbait kirol oso ezagunak diren arren (arrauna edo pilota, esaterako), beste zenbait agian ez dituzu ezagutuko. Ba al dakizu zertan datzan idi-demak? Eta gizon-probak? Zer egiten dute segalariek? Lerro hauetan erantzunak aurkituko dituzu.
Pilota herri-kiroletan ezagunena da. Pilota joko mota asko dago, eta frontoiak ere ezberdinak izan daitezke: luzeagoak edo laburragoak, paretadunak edo paretarik gabeak, esaterako. Bestalde, pilota eskuz jo daiteke, baina baita zurezko pala batez, edo neurri ezberdinetako xisteraz ere.
Arrauna ere herri-kirol ezagunenetakoa da. Untzi mota ezberdinek distantzia jakinak egin behar dituzte ahalik eta denbora gutxienean. Batelek lau arraunlari eta patroia eramaten dituzte, eta 2000 metroko distantzia egin behar izaten dute. Trainerillek aldiz, sei arraunlari eta patroiarekin, 3500 metro egiten dute. Handienak traineruak dira. Hamabi arraunlarik eta patroiak trainerua hiru itsas-milatan zehar eramaten dute.
Bestalde, aizkolariak, harri-jasotzaileak eta segalariak ditugu. Aizkolariek denbora jakin batean, eta aizkorez baliatuz, ahalik eta enbor gehin moztea izaten dute helburu. Harri-jasotzaileek, aldiz, inolako tresnarik erabili gabe, harri pisutsuak bizkarreratu behar izaten dituzte. Denbora tarte jakin batean ahalik eta jasoaldi gehien egitea dute helburu. Segalariek sega apustuetan belardi bateko belarra moztu behar izaten dute. Segalariak segaz baliatzen dira honetarako. Probek iraupen ezberdina izaten dute, eta belar gehien mozten duena izaten da irabazle.
Idi-demak eta gizon-probak ere oso gogorrak dira. Idi-demetan uztarri baten bidez lotutako bi idik harri handi eta pisutsua eramaten dute arrastaka. Proba honek aspaldiko euskal baserrietako iharduera batean du jatorria, baserritarrek idien indarra erabiltzen baitzuten goldeetatik tira egin eta soroak lantzeko. Gizon-probetan ere harri batetik tiratzen da denbora jakin batez. Gizon talde batek, beraz, gutxienez bostehun kilo pisatzen duen harria ahalik eta distantzia luzeenean garraiatu behar du.

Recordings

Comments

Overview

You can use our built-in RhinoRecorder to record from within your browser, or you may also use the form to upload an audio file for this Audio Request.

Don't have audio recording software? We recommend Audacity. It's free and easy to use.