Psst...

Do you want to get language learning tips and resources every week or two? Join our mailing list to receive new ways to improve your language learning in your inbox!

Join the list

Basque Audio Request

aingeruaingerurena
256 Words / 1 Recordings / 0 Comments

Euskal Mitologia (I)
Euskal mitologia pertsonaia ugariz eta interesgarriz osatzen da. Hauetako zenbaitez irakurri ahalko duzu jarraian. Beraz, Mari, Maju, Atarrabi eta Mikelats, Etsai, Zezengorri eta Sorginak nor diren jakin nahi baduzu, irakur itzazu hurrengo lerroak.
Mari Euskal Herriko leizeetan bizi den dama dotore eta ederra da, nahiz eta kobazuloetan ibiltzeko oilo-hankak izaten dituen. Emakume ona da Mari: gaiztoak direnak zigortu egiten ditu euren uztak hondatuz. Zintzoak direnak, aldiz, saritu egiten ditu, euren uztak oparoagoak eginez.
Marik zazpi urtetik zazpi urtera leizez aldatzen du. Inguruko artzainek euren artaldeko arkumeak oparitzen dizkiote urtero Mariri bere laguntza eskertzeko. Hala ere, Mariri ahariak gustatzen zaizkio gehien: bere oheburuan aker bat duela esaten da.
Marik hainbat neskame ditu bere leizeetan: neskame hauek Sorginak dira. Sorginak katu bihur daitezke eta euren mandatua gaueko hamabietatik goizaldera arte luzatzen da.
Mariren etxeak zaintzen Zezengorri izeneko izakia egoten da. Zezengorri gaiztoa da. Nolako itxura hartzen duen jakin nahi baduzu, Santimamiñeko kobazulora joan zaitezke, han bere marrazki bat baitago.
Marik Maju izena duen suge itxurako senarra du. Maju lurpean bizi da, baina zeruan zehar ere ibiltzen da. Ostiraletan Marikin elkartzen da ekaitzak sortzeko. Majuk ez ditu gustoko gurasoek esandakoa betetzen ez dutenak.
Mari eta Majuk bi seme dituzte: Atarrabi eta Mikelats. Atarrabi zintzoa da eta Mikelats, aldiz, gaiztoa. Biak Etsairen ikasleak dira. Eskolak leize batean jasotzen dituzte. Atarrabik leizetik ihes egin zuen batean itzala galdu zuen. Mikelats uztak hondatzeko ekaitzak sortzen eta artaldeak beldurtzeko harriak botatzen ibiltzen da.
Eta gogoratu: Marirekin aurkitzen bazara, ezingo zara bere aurrean eseri, eta hika hitz egin beharko diozu. Bestela…

Recordings

Comments

Overview

You can use our built-in RhinoRecorder to record from within your browser, or you may also use the form to upload an audio file for this Audio Request.

Don't have audio recording software? We recommend Audacity. It's free and easy to use.