1. Ez nuen nahi otso hegoamerikarra txerriari hurbil zekion.
2. Nahi al zenuten gero ni zuei zaintzera etor nenkizuen?
3. Zer eman behar genien petrikiloei guri lanera etor zekizkigun?
4. Gu zuri dantzan ibil genkizkizun nahi zenuen?
5. Ez zen erraza ni zuri arrautza frijitzera joan nenkizun.
6. Ez genian nahi hi horren triste etor henkigun guri.
7. Zohartzek ez zuen nahi gu berari hurbil genkizkion.
8. Dioniseko atezaina niri haserre zekidan nahi al zenuen?
9. Zegamako baserritarrek gu haiei egunero bisitatzera joan genkizkien nahi zuten.
10. Aizarnako apaizek ez zuten nahi horrelako zoritxarrik gerta zekien haiei.
11. Nor nahi zenuen joan zekion hari kontuak eskatzera?
12. Zirkuko pailazo horiei ikustaldi bat egitera joan zenkizkien eskatu nizun.
Esaldi hauetako aditzak primeran daude, baina oso gutxi erabiltzen dira eguneroko bizitzan. Ia-ia literatura alorrean aurkituko dituzu soilik.
Segi aurrera!